[slideshow id=3]

Historia

Euskal Herriko histroiari buruz hitz egitean, nahitaez Balmasedari buruz hitz egin behar da. Bizkaiko lehen hiriak edozein txokotan ondare ikusgarria eskaintzen du. Era honetan, bere museoen bitartez eskualdeko historiaren zeharreko ibilbidea erakusten digu. Bere monumentu handietsuak, aintzinako arkitekturaren bidez, bere bizimodu tradizionala eta bere kaleak, hiria denboran betiko mantentzen du. Kultura eta erlijioa historiarekin bat datoz eliz eta komentuen bitartez. Zubi Zaharra, Cadaguaren ibilbidean, eta trenbide ibilbide historikoa, Bilbaorekin lotzen duena ordu bete baino gutxiagoan, hiriaren leitmotiv-a osatzen dute.

Herria ulertu ezin izango litzateke bere alde zaharra gabe. Museoek historia azaltzen dute denboraren bidaia bakarrean. Balmasedako Historia Museoa, dokumento, argazki, eskultura eta hainbat artezko gauzen bidez arkitektura, industria eta ohizko tradizioak orainaldira hurbiltzen ditu. Gainera, aintzineko Txapel lantegia La Encartada, museo historiko moduan berpiztu da jende guztiarentzat zabalik egonez.

Jendeari San Severino gotiko elizak alde zaharrari ateak zabaltzen dizkio Santa Clara Komentua bisitatzeko, hotel turistiko modura eraberritua, bere eraikin erlijio ikusgarrian esperientzia paregabea bizi ahal izateko.

Baina Balmasedak bere ondare historikoa La Robla trenbiderari esker izan da, Enkarterri eskualdearen ekonomiaren sustapena ekarriz. Trenbide historiko honek industria erakarri zuen eta hiria Bilbaorekin lotu zuen orde bete baino gutxiagoan, eta gainera, Transcantabrico trena, Leon eta Santiago Donejakue lotzen duena, eskualdeko turismo industrialaren bultzatzailea izanez.